FANDOM


Transexualek eta transgeneroek ez dute bat egiten sexu biologikoari dagozkion kode kulturalekin eta genero identitatearekin. Magnus Hirschfeld sortu zuen trabestismo hitza XX. mendearen hasieran; termino hori erabili zuen <<kontrako sexuaren arropak erabiltzeko premia duten pertsonak>> deskribatzeko. Transexualitatearen kasuan, transexualak diren pertsonak ez dira eroso sentitzen edo ez daude ados gorputzean egokitu zaien sexu anatomikoarekin edota genero-identitatearekin, eta, batzuetan, sexua aldatu nahi dute. Sexua aldatu ahal izateko kirrugia metodoak asmatu zirenean sortu zen transexual kategoria. Transgeneroa ingelesezko transgender hitzetik dator eta bi esanahi ditu, bata murritza eta bestea zabala: adiera murritzean, transgenero esaten zaio jaiotzerakoan eman zitzaiona ez den genero batean bizi den pertsonari, baina kirurgiaren bidez gorputzaren genero markatzaileak aldatu nahi ez dituenari, ez dituelako gorpuztasun maskulino eta femeninodun esatereotipo kulturalak osatu nahi. Hala ere, metodo kirurgiko edo hormonalak erabil ditzake bere gorputza aldatzeko arrazoi kosmetiko, adierazpeneko edo ongizatezkoak direla medio.

Alvarez Uria, Amaia; Butler, Judith; Despentes, Virginie; Elosegi, Amaia-Aimar; Esteban, Mari Luz; Güemes, Ainhoa; Medeak; Platero, Raquel (Lucas); Preciado, Beatriz; Sáez, Javier; Ziga, Itziar. (2013). Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak. Donostia: edo!