FANDOM


Queer hitzaren jatorrizko esanahia <<arrraroa>> da, eta ingelesez gay eta lesbianak iraintzeko termino bat zen. Hala ere, 1990eko hamarkadan AEBn sexualki normatiboa ez den guztia izendatzeko hartu zuten termino hori esanahi berriz hornitu, modu horretan, lehendik zuen konnotazio negatiboa positibo bihurtuz eta hitz horretaz berjabetuz. Queer teoria erabiliz, Teresa de Lauretis 1991n generoari buruzko teoria bat proposatu zuen. Teoria horren arabera, identitate sexuala, genero-identitatea eta joera sexuala eraikuntza sozialak dira; beraz generoa nahiz sexua historikoak eta aldagarriak dira, eraikitakoak, asmatutakoak.

Alvarez Uria, Amaia; Butler, Judith; Despentes, Virginie; Elosegi, Amaia-Aimar; Esteban, Mari Luz; Güemes, Ainhoa; Medeak; Platero, Raquel (Lucas); Preciado, Beatriz; Sáez, Javier; Ziga, Itziar. (2013). Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak. Donostia: edo!