FANDOM


David Gilmore-n ustez (1994), maskulinitatea kultura kolektiboaren eraikuntza ideal bat da. Irudi hori kulturaren, garaiaren, klasearen, erlijioaren edo adinaren arabera aldatzen da (Connell, 1997; Kimmel, 1992). Robert Connellek dio maskulinitateak genero praktika baten ondoriozko eraketak direla. Hortaz, genero-harremanetan kokapen zehatz bat ematen du, gizon eta emakumeek kokapen horiek onartzen dituzte, eta eragin jakin batzuk ditu izaeran, gorputzaren esperientzian eta kulturan. Hori guztia botere-harremanen, ekoizpen-harremanen eta lotura emozional nahiz sexualen baitan garatzen da. Gizon eta emakumeek parte hartzen dute maskulinitatearen eraikuntzan, maskulinitatea bihurtuz kokapen pribilegiatu. Despentesek (2006) dio gizontasuna sozialki indarrarekin lotuta dagoela.

Alvarez Uria, Amaia; Butler, Judith; Despentes, Virginie; Elosegi, Amaia-Aimar; Esteban, Mari Luz; Güemes, Ainhoa; Medeak; Platero, Raquel (Lucas); Preciado, Beatriz; Sáez, Javier; Ziga, Itziar. (2013). Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak. Donostia: edo!