FANDOM


Termino honen jatorria Lesbos irlan dago. Kriston aurreko VI. mendean Safo olerkaria bizi izan zen bertan, eta olerkietan aurki dezakegu emakumeenganako desira, maitasuna eta horien sentsualitatearen aipamena. XIX. mendearen amaieran sexologiak lesbianismoa perbertsio eta desbideratze bihurtu zuen, eta bide horretatik, gaixotasun, bekatu eta delitu izan da garai desberdinetan. Gaur egun, oraindik ere, zenbait herrialdetan handia da homosexualekiko jazarpena, heriotza zigor eta guzti.

Alvarez Uria, Amaia; Butler, Judith; Despentes, Virginie; Elosegi, Amaia-Aimar; Esteban, Mari Luz; Güemes, Ainhoa; Medeak; Platero, Raquel (Lucas); Preciado, Beatriz; Sáez, Javier; Ziga, Itziar. (2013). Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak. Donostia: edo!