FANDOM


1973an Bostongo emakumeen taldeak Our Bodies Ourselves liburua argitararu zuenea, feminismoa gorputzari buruzko kritika politikoa egiten hasi zen; eta, beraz, gorputzean jasandako desberdintasunen kontrako borroka abiatu zuen. Irudikapen desberdinek gorputzean duten eragina aztertzeaz gain, jendarte patriarkalak egiten zuen gorputzaren erabilera ere salatu zuen. Gorputza borroka politikorako gune bihurtu zen. Kultura postindustrialean, merkatuaren logikak, hegemonia teknologikoak eta irdui mediatikoak zeharkatzen dute gorputza. Gorputza ulertzeko modu ezberinak daude, batzuek sexua eta generoa banatzen dituzte gorputzaren ald ebiologikoa eta soziala bereiziz, eta beste batzuek binarismoa eta dikotomiak auzitan jartzen dituzte bereizketa hori saihestuz.

Alvarez Uria, Amaia; Butler, Judith; Despentes, Virginie; Elosegi, Amaia-Aimar; Esteban, Mari Luz; Güemes, Ainhoa; Medeak; Platero, Raquel (Lucas); Preciado, Beatriz; Sáez, Javier; Ziga, Itziar. (2013). Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak. Donostia: edo!