FANDOM


Termino hau psikologia, psikiatria, antropologia eta genero-ikasketetako ikertzaileek erabiltzen dute. Termino zabala eta orokorra da, transexualak, Butch-ak (lesbiana maskulinoak), queerak, trabestiak, mari-mutilak, maritxuak eta bestelakoak izendatzeko erabil daiteke eta. Emakumeek genero ez-adostasuna agertuko dute emakume heterosexualaren paradigmatik ateratzean, hala nola, jarduera fisikoak egiterakoan, ugalketa edo etxeko lanekiko joerarik ez izatean, edota beren burua edertzeko kezkarik ez sentitzean (arropa, makillajea, ilea eta gorputza moldatuz). Gizonen kasuan, genero ez-adostasunak emozioak adieraztea, ingurukoak zaintzeas, etxeko lanengatik ardura edo interesa azaltzea, edo norberaren itxura zaintzea. Gaytzat edo femeninotzat hartua izateko beldurrak gizon asko gidatzen ditu genero ez-adostasunezko jarrerak arbuiatzera eta gutxiestera.

Alvarez Uria, Amaia; Butler, Judith; Despentes, Virginie; Elosegi, Amaia-Aimar; Esteban, Mari Luz; Güemes, Ainhoa; Medeak; Platero, Raquel (Lucas); Preciado, Beatriz; Sáez, Javier; Ziga, Itziar. (2013). Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak. Donostia: edo!