FANDOM


Nahi edo gurari bat asetzeko gogoari esaten zaio desira. Emozioa, sentimendua eta desira dira zentzumenak atseginez hunkitzen dituztenak, ingurunearen aldaketek eraginda. Frustrazioa sentitzen da desirak betetzen ez direnean, eta poztasun handia betetzean. Desiratutako objektua edo pertsona lortzeko ekintzak egiten dira, horien ondorioak kontuan hartuz ala ez, eta motibazio handia sentitzen da hori lortzeko. Judith Butler-en ustez, subjektuak munduarekiko harremanean egiten duen mugimendu anbiguoa da desira: irentsi/kanporatu, jabetu/barreiatu. Beraz, identitatearen aitortze eta adierazpena da. GEnero.ikasketetan desirari buruz hitz egitean, oro har, sexualitatea izan ohi da aztergai, eta sexualitateak gorputzarekin zein identitatearekin dituen harremanez jarduten da: hartu-eman arautuak/arauz kanpoko hartu-emanak.

Alvarez Uria, Amaia; Butler, Judith; Despentes, Virginie; Elosegi, Amaia-Aimar; Esteban, Mari Luz; Güemes, Ainhoa; Medeak; Platero, Raquel (Lucas); Preciado, Beatriz; Sáez, Javier; Ziga, Itziar. (2013). Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak. Donostia: edo!