FANDOM


  • Cissexual esaten zaio jaiotzean medikuntzak eta jendarteak egotzi dion sexuarekin eroso dagoen pertsonari, eta bere burua sexu horretan guztiz identifikaturik ikusten duenari. Kasuan kasu, cisemakumeak eta cisgizonak, hurrenez hurren, emakume ala gizon diagnostikatutako pertsonak dira; eta diagnostikoarekin ados daudenak. Cis- latinetik eratorritako aurrizki bat da, eta <<(-ren) alde berean>> edo <<alde honetan>> esan nahi du. Sexualitateari buruzko diskurtsoetan bio aurrizkia erabili izan dute gauza bera izendatzeko, hau da, bioemakumeak eta biogizonak terminoak ere erabili izan dira. Termino horien erabileran oraindik ere ez dago erabateko adostasunik.