FANDOM


  • Gizona diskurtsoaren zentrotzat, ardaztzat, erreferentziatzat edo neurritzat hartzeari esaten zaio. Alegia, unibertsoaren erdian gizonaren begirada kokatzen duen ikusmira da, gizona eginez gauza guztien neurria, eta neurri horren arabera egiten du humanitatearen irudikapen globala. Ondorioz, bestelako errealitateak ezkuttzen ditu, besteak beste, emakumeena. Androzentrismoa emakumeak baztertzeko eta isilarazteko hartzen den jarrera pasiboa da, eta sexismoa, berriz, aktiboa eta kontzientea da. Aldebakarreko ikuspegi hau historian emakumeen rola gutxiesteko, euren arrakasta apaltzeko eta gezur bihurtzeko erabili da (Sau, 2000)